Hasiera Produktuak Zerbitzuak Diseinua Aholkuak Kontaktua                          Castellano

Mobile
Mobilak Liberatzea
15 € gatik soilik


Audio Digitala

Audio digital grabazio, edizio eta produkzioa


Software Librea

Linux mundua


Web Baliabideak

Webak eskeintzen dituen herramintak

Software Librea

Azkenaldian gero eta jende gehiago sartzen ari da software librearen munduan, batez ere software librea garatzen dutenen ahaleginari esker, gero eta software erabilterrazagoa eta ornituagoa egiten saiatzen direlako. Gainera internetek eskeintzen duen laguntzak (foro, blog nahiz wiki erara) jende gehiago software librearen abenturan sartzea errazten du. Linuxi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin.

Zer da Software Librea

Behin edukita, libreki erabilia, kopiatua, aztertua, aldatua eta berriro banatua izan daitekeen softwarea da. Software libreaz hiutz egitean, normalean Linuxez hitz egiten da. Baina zer da Linux? Unix hizkuntzan idatzitako sistema eragile bat da. Baina librea denez, eta nahi diren aldaketak eginez berriro banatu daitekeenez, ehundaka distribuzio edo banakuntza ezberdin heldu dira gaur egun arte. Linux distribuzioek, nahiz eta erro berdina izan, oso ezberdinak izan daitezke beraien artean, inguru grafiko guztiz ezberdiak eta aplikazio guztiz ezberdinak izan bait ditzakete.. 

Dsitribuzioak

Horrenbeste banaketa ezberdin daude, askotan izutu egiten duela!Eta askotan, jendeak ez daki ongi zer den distribuzio bat, eta bat aukeratu beharrean egoten da. Ezagunenen artean honako hauek daude: Debian, Red Hat, Fedora, edo Mandriva. Linux munduan lehen aldiz sartzen ari bazara, gomendagarriena Ubuntu erabiltzea da. Debianen oinarritutako banakuntza da, eta erabiltzailearentzat ingurumena windowsekoaren oso antzekoa izateaz gain, hau baino hobea dela baieztatzea badago. Programak instalatu edo desintalatzea klik batekin lauki bat aukeratzea edota aukera kentzea bezain erraza da, eta milaka programa eta aplikazio instalatu daitezke era hortara, dohain, eta lege barnean!

Desabantailak

Badirudi dena direla abantailak linuxen munduan. Baina orduan, ¿zergatik ez du mundu osoak erabiltzen? Ba bere desabantailak ere badituelako. Adibidez hardware konpatibilitatea; nahiz eta gero eta ahalegin gehiago egiten den hardwareak linuxen ibili dadin, oraindik ere lan asko egin behar da terrenu hontan. Nahiz eta hau askotan abantaila bat izan, ze, windowsen ez moduan, linuxen edizio berriek, aurretik jasaten zuten hardwarea oraindik ere jasaten dute. Windowsen aldiz, konpatibilitate hau ezeztatu egiten da, hardware eta software gehiago erosi ditzan jendeak.