Audio Digitala
Hauek dira ordenagailu bitartez musika egiteko nahiz manipulatzeko gehein erabiltzen diren aplikazioak. Audio digitalari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, edota dudak edukiz gero, jarri gurekin harremanetan.
Audio Editoreak
Soinua bere uhin formatik zuzenean editatzeko balio dute. Normalean sekuentziadoreek bat izaten dute barnean, baina beti izaten da erabilgarria honelako bat eskura edukitzea, askotan gauzak azkarrago eta hobeto egiten bait ditu. SoundForge, Audition (Cool Editen ondorengoa) edota Audacity dira erabilienetakoak.
Sekuentziadoreak
All in one aplikazioak dira, hau da, denetik dutena, estudio birtual bat balitz moduan. Berak dakartzan instrumento birtualez, nahiz kianpoko instrumentuekin funtzionatzen dute. Sekuentziadore ezagunenak: Cubase, Logic Pro, Sonar, eta azkenaldian mundu hau iraultzatu duen sekuentziadorea: Live!
Instrumentu eta Efektu Birtualak
Normalean bere kabuz ibili ezin diren aplikazioak dira, sekuentziadore baten barruan erabiltzeakoak baizik. Instrumentuek soinua egiten dute (benetako instrumentuek moduan) eta efektuek sekuentziadorean erabilitako soinuak apaintzeko erabiltzen dira. Mota guztietako efektu eta instrumentuak daude: batería, baxua, sintetizadoreak, samplerrak, romplerrak, etab.
MIDI
Sekuentziadoreek musika "jotzeko" erabiltzen duten hizkuntza da. Ordenagailuak irakurri dezakeen partitura, alegia. Normalena sekuentziadoreetan idatzea izaten da, bai arratoia eta teklatua erabiliz, eta baita ere horretarako dauden periferikoetariko bat erabiliz, teklatu musikalak, adibidez.